XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizaki horren mintzaian ez du nihola ere nahi eskualdun kutsurik ezagutu; hitz batzu baitira, Baigorri, Iliberri eta bertze, eskualdun begitartea daukatenak, dio Philippon-ek ez direla den gutienik ere eskualdun; ez dute beraz deus ikustekorik elgarrekin eskuarak eta iberotarrak; ez dira bat bertzearen seme, ez haurride, ez ahide; erro berezietarik sortuak, bide berezitan dabiltza.

Mintzaiak bezala, gizakiak ere bia dira: .

Garbiki mintzo da bederen, duda mudarik gabe.

Bainan bere erranaren eta ustearen erroa mintzaian baitzuen osoki, mintzaia gurearen berri ahal daki gain gainetik?.

Ez, hitzik.

Eskuara hitzik jakin gabe eskuaraz mintzatzeko ausartzia ez du bere gain hartu, bainan bertze batzuen bizkarrean eman:

Vinsoni eskuarak zor dio hanitz aspaldiko urtetan.

Bizkitartean, oraiko auzi huntan, iberotarraz dugu solasa, eta ez bakarrik eskuaraz.

Nork daki bien berri barnadanik?.

Bego aitormena Vinson berari.

Berak zioen 1873 La question ibèrienne Congr. scient. de France 39 session II Pau argi guti ginuela mintzaia hortaz: .

Gerochago, 1882an Les Basques et le pays Basque delako liburuchkan, laugarren kapituluak argi berri zerbeit hitzemaiten derauku, hastapeneko bilduman: